IDORTSALEN ZOZKETA
HAUEK IZAN DIRA ITXARO ZERRENDAN ZEUDEN KORRIKALARIEN ARTEAN LAU DORTSALEN ZOZKETAKO SARIDUNAK
Ibon Agirre, Asier Suquia, Juan Blanco, Unai Agirre. ZORIONAK!
HAUEK IZAN DIRA ITXARO ZERRENDAN ZEUDEN KORRIKALARIEN ARTEAN LAU DORTSALEN ZOZKETAKO SARIDUNAK
Ibon Agirre, Asier Suquia, Juan Blanco, Unai Agirre. ZORIONAK!
Itxaron zerrendako eskari guztiak erantzun ezinean,bertan izen emanda dauden guztiek aukera izanen dute 4 dortsalen zozketan parte hartzeko. Zozketa bihar eginen da eta parte hartu nahi dutenek, izen abizenekin posta elektroniko bat bidali beharko dute manttaletaldea@gmail.com herbidera.
Aurreko urteetan bezala, Berako Mendi Maratoieko talderik hoberenak saria lortuko du, txerrikumea hain zuzen ere. Talde bakoitzeko 3 lehenengo sailkatuek puntuatuko dute sari hau lortzeko.
Isabako Txapatera Landetxean aste buru bat pasatzeko saria lortzeko, rifak lortu daitezke Agara Prentsan eta Pikabea Harategian bi eurotan. Gainera lasterketaren bezperan izen-emate puntuan eta lasterketa egunean irteera zonaldean salduko dira.
Berako Mendi Maratoi Erdiko kamiseta iritsi zaigu iada. Aurten Ternua markarekin egin ditugu eta lasterketa bukatzerakoan emango dira.
Larunbatean, apirulak 8, ospatuko den herri kirol exibizioak aldaketa bat jasan du. Inaxio Perurena harrijasotzaileak ezin izango du etorri eta bere ordez Pello Kañamares etorriko da. Pellok, motozerrarekin egurrezko irudiak egingo ditu.
ARPANA PROBAKO LEHEN HIRU BIKOTEENTZAT SARIAK
Lehen sailkatuek AGDIE enpresak emandako bi urdaiazpiko jasoko dituzte, bigarren sailkatuek AGDIEren bi txorizo eta Lekueder baserriko bi sagardo botila, eta hirugarren sailkatuek Garmendikobordako gazta bat eta lau sagardo botila jasoko dituzte.
Iruneko Fullgas dendak eskeinita bi anoa puntutan barra energetikoak egonen dira, Landagaita (11. eta 17.km) eta Larunen (14. Km) hain zuzen ere.
Gainera kirol elikaduran espezialista den denda honek, opariak eskeiniko ditu, parte hartzaileen artean zozketazeko. Sai hauek Iruneko dendan jasoko daitezke.
Informazio gehiago fullgasirun@gmail.com webgunean, 943389349 telefono zenbakian eta Full Gas Irun -en.
Fullgas-Irun. Calle Juan Thalamas Labandibar 37, bajo (Azken Portu polikiroldegi ondoan). 20303 Irun
Deportes Gonzalezek 150 euroko balearekin sarituko ditu emakumezko eta gizonezkoen sailkapenean, Bortziri eta Txingudiko (Irun-Hondarribia-Hendaia) zonaldeko lehenengoak. Sariak lasterketa bukatzerakoan emango dira.
Gaur Laruneko magalean egon gara urtero bezala kristal eta zakarrak biltzen.
Berako Mendi Maratoi Erdia, paraje naturaletan garatzen da ia bere osotasunean, beraz, partaide, bolondres eta ikusle guztien ardura honako hau zaintzea, zakarrak botatzea ekiditzen bai ibilbidean zehar edota anoa puntuetan. Anoa puntu guztietan kontenedore nahiko egongo da bertara hondakinak botatzeko eta helmugan birziklatze puntu bat jarriko da.
Gainera partaide guztiei gogorazten diegu, Berako Maratoi Erdiko, araudiko 14. Artikuluan azaltzen dela, deskalifikazio edo santzio arrazoi bat dela ingurugiroa ez errespetatzea hondakinak ibilbidera botaz. Horrela, Nafarroako Mendi-kirol eta Eskalada Federazioko araudiak (Berako Mendi Maratoi Erdia, Nafarroako Mendi Lasterketa Txapelketen barruan dago) 6.3.1 artikuluan dio, parte hartzaile bat sailkapenetik at geratu edo zigortua izan daitekela hondakinak botatzen baditu lasterketan zehar. Besterik gabe, ingurugiroa, aurkitu dugun bezala utzi behar dugula lasterketa ondoren ere.
Aurtengo, 19. Eta 20,5. Kilometroen artean, Berako Mendi Maratoiaren ibilbideko zati bat aldatu dugu. 19. Kilometroa baino lehen, Zumalkuko anoa puntua pasata, betiko ibilbidetik jarraituko da igoera txiki batera iritsi arte, ondoren Berara jeisteko. Aldaketa, azken jeitsiera honetan dago, orain arte zig-zagean jeisten zen pista batetik, Lizuniagara igotzen den asfaltatutako errepidearekin elkartzeko, bertatik Helmugara abiatzen zen ibilbidea, Altzateko plaza eta kaletik.
Orain ordea, ez da Lizuniagako errepidera jeisten, Itzea auzora baizik. Barojatarren etxe ondotik pasatzen da, orain arteko ibilbidera bueltatzeko Altzate kalean. Lasterketa aintzinetik, azken zati hau egin nahi duen orok aukera izanen du, kartelekin seinalizatuta baitago.
Berako Mendi Maratoian parte hartu behar duten guztiek, Iruneko Deportes Gonzalezen (calle Fuenterrabía s/n) jaso ditzazkete dortsalak eta txipa apirilaren 1etik 7ra, ordutegi komertzialean (10.00-13.15 eta 16.00-20.15). Bertara dortsala jasotzera joanen direnek %20eko deskontuaz gozatu ahalko dute dendako artikuluietan.
Informazio gehio Deportes Gonzalez Web Atarian eta 943616227 telefono zenbakian.
Hurrengo apirilaren 9an ospatuko den Berako Mendi Maratoi Erdiaren ibilbidea ezagutzeko kedada egin genuen aurreko igandean. @AlzolaBasqueWater gure kolaboratzaileentzako bideo hau grabatzeko aprobetxatu genuen bertan.
Kirolprobak webgunean eskuragarri jarri ditugun 525 dortsal, 2 ordutan agortu dira eta itxarote zerrenda bat martxan jarri dugu.
Edozein galdera izanez gero, gurekin harremanetan jartzeko, KONKATUA atalean edota manttaletaldea@gmail.com- era idatzita.
Berako Mendi Maratoi Erdian parte hartzeko izen emateak martxoaren 6an irekiko dira arratsaldeko 15etan eta hilabete bereko 31an itxiko dira, edota lehenago eskuragarri jartzen diren 525 dortsalak agortzen badira. www.kirolprobak.com webgunearen bitartez egingo dira izen-emateak.
Txip horia erabiltzen duten korrikalariek lehenagotik adierazi beharko dute. Behin izena emanda, parte hartzaileak apirilaren 5a arte dauka atzera emateko, data hori baino lehen edozein arazorengatik ezin badu parte hartu, dirua itzuliko zaio.
Lasterketan parte hartzen duen orok korrikalariaren boltsa eskuratuko du eta gainera eskubidea izanen du oparien zozketan eta lasterketa ondoren egiten den lunch-ean parte hartzeko. Lasterketan irteten ez direnek eskubide hoiek galduko dituzte.
Mendi Maratoi Erdia apirilaren 9an ospatuko da eta berriro ere Nafarroako Txapelketarako puntuagarria izanen da. Berako lasterketarekin emanen zaio hasiera txapelketa honi, ondoren Arantza (apirilaren 23), Monrealeko Extreme Higa (maiatzak 7, 21 kilometro), Atarrabiako Hiru Mendi (maiatzak 20, 21kilometro), Isabako Camille Extreme (ekainak 4, 31 kilometro), Etxarri Aranatzeko Mendira Joan Etorria (urriak 1, 10 kilometro) eta Aoizko lasterketa (urriak 8, 23.5 kilometro) izanen dira hurrenez hurren.
Manttaleko bi lasterkari hautatuak izan dira Espainiar Txapelketan Nafarroako selekzioarekin parte hartzeko. Asier Apezetxeak kilometro bertikalean parte hartuko du Arredondon (Kantabria) maiatzaren 21ean 2.7 kilometro eta 1.101 metroko desnibela daukan lasterketan.
Santamariak, ekainaren 25ean, Zumaiako Flysch Trailean ospatuko den Espainiako Txapelketan parte hartuko du 42 kilometro eta 2300 metroko desnibela daukan ibilbidean.
Santa Barbarara igoeran 58 bikotek parte hartu zuten eta 160 pertsona inguru animatu ziren afari herrikoiera Berako Mendi Egunak arrakastatsu bete du aurreko larunbatean lehenengo hamargarren urtehurrena. 50 bat haurrek parte hartu zuten goizeko eskalada tailerrean eta 58 bikotek arratsaldeko Santa Barbarara erlojuaren kontrakoan. Arratsean afari herrikoia egon zen Altzateko frontoian eta bertan 160 bat persona egon ziren, Xabier Zubieta, Loro Pikabea eta Xabier Saralegi, Taillon mendian duela hamar urteko urtarrilaren 13an zendu zirenei homenaldia eginez.
Agerra Mendi Taldeak eta Manttalek antolatuta, eguna haurrentzako eskalada tailerrarekin hasi zen Toki Ona polikiroldegian, bertan 50 bat haurrek parte hartu zuten.
Arratsaldeko hiruetan, txalapartaren erritmoarekin, Santa Barbararako txangoari eman zitzaion hasiera. Nahiz eta euri, hotza eta haizea egon partaidetza altua izan zen bai txangoan eta bai erlojuaren kontrakoan. Azken honetan 58 bikotek parte hartu zuten Bera, Lesaka, Igantzi, Arantza, Etxalar, Irun e.a-etik etorritakoak. 5,5 kilometrotako ibilbide zirkularra gauzatu zuten eta beste urteetan bezala ez zen lasterketa konpetitiboa izan, hala ere denborak neurtu egin ziren. Azkarrenek 25 minututan burutu zuten ibilbidea eta mantsoen egin zutenek 46 minutu azpitik behar izan zituzten.
Mendi Egunak Kultur Etxean jarraitu zuen non bertan Josu Iztueta eta Pablo Dendaluzek “Biziminez” dokumentala aurkeztu ziguten. 2015eko maiatzean Iztueta eta Antxon Arzakek Estatu Batuetan egindako bidai baten gora-beherak kontatzen dira dokumental honetan. Ikuslez bete zen Kultur Etxea eta bukaeran galderak egiteko aukera izan zuten. Proiekziora Josune Bereziartu eta Rikar Otegi etorri ziren, Taillonen izandako istripuaren testigu izandakoak
Larunbata, Altzateko frontoian egin zen afari popularrarekin bukatu zen eta bertara 160 pertsona hurbildu ziren. Sarrerarekin, partaide bakoitzak Buff bat jaso zuen opari gisa eta honetaz gain saski bat eskaini zen, donatiboak egiteko Guztiok elkartearentzat. Elkarte honek garapen arazoak dituzten Bortzirietako haurrei eta euren familiei laguntzen die.
Txaro Zubietaren hitz eta bertso batzuen ondoren, pate, txistorra, lukainka, bakailo tortilla, Martikoko konfita, euskal tarta, gazta eta irasagarra dastatu ahal izan zuten bertara animatu zirenek. Afari bukaeran Iztueta, Dendaluze eta Pitxi Egillor (Everestera igotzen lehen nafarra eta Berako probetara maiz etortzen dena) makila eskeini zitzaien. Suso Campos eta Jorge Marañonek, Loro eta Zubietaren koadrilakoak, ere makila jaso zuten. Koadrila honetako 24 pertsona egon ziren afarian eta hauetako askok parte hartu zuten Santa Barbarako igoeran. Txumar Goiak ere garaikurra lortu zuen, proban lehengoz parte hartu zuelako Joseba Susperregirekin batera. Afarian zehar giro bikaina egon zen, txalapartaren soinuarekin eta musikarekin alaitua eta oparien zozketa ere egin zen.
Mendi Eguna hurrengo egunean, igandean bukatu zen, mendira irteerarekin eta Ibardineko geldialditxoarekin. Bertan Txori Lepo bentan hamaiketako egin zen. Nahiz eta euria egin 20 bat persona animatu ziren 3 orduko ibilaldia korrika edo oinez egitera.
Lerro hauen bitartez eskerrak eman nai dizkiegu bolondres eta kudeatzaileei hamargarren Mendi Egun hau posible eginarazteagatik.
Santa Barbarara txangoa eta kronoigoera urtarrilaren 14ean ospatukodira, Edurne Pasaban eta Asier Izagirre bertan izango direlarik.Manttalera irteera eta afari herrikoia izanen dira, urtarrilaren 14-15ean ospatuko den X. Mendi Egunaren berrikuntzak. Egitaraua, 2007ko urtarrilaren 13an Taillon mendian zendu ziren LoroPikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegiren omenez egiten dena,larunbatean goizeko 10etan hasiko da, Toki Ona kiroldegianhaurrentzako eta nerabeentzako eskalada taillerarekin.Arratsaldeko 14.15etan Rikardo Baroja eskolako arkupeetan, Santa Barbaramendira igotzeko txangoan eta binakako kronoeskaladan parte hartzekoizen emateak irekiko dira. Bi hauek, kiroldegi aurrean izangodute irteera eta Santa Barbara mendi tontorretik pasa ondoren berriro ereabiapuntura itzuliko dira 5.5 kilometroko ibilbidea gauzatuz. Irteera 15.00etan hasiko da eta kronoigoera 15.30tan. 12 urtearteko haurrentzakolasterketak ere izanen dira 15.00etatik antzinera. Kronoigoera denentzat irekia dago, baina 16 urtez azpikoek heldu baten laguntzarekin egin beharko dute ibilbideaKronoigoera eta ibilaldia bukatzerakoan, arratsaldeko 18.30tan, kulturetxean Biziminez dokumentala proiektatuko da. Bertan, Josu Iztueta etaAntton Arza protagonista direlarik, eta Pablo Dendaluze zuzendari,lehenengo biek furgoneta batekin Estatu Batuak zeharkatzen ikusikoditugu, euren emozio eta pentsamenduak isladatzen. Iztueta bera, bertanegongo da zinta aurkezten. Bilbao Mendi Film festibalean aurkeztu zutenfilm hau 2015. urtean.Berrikuntzetan lehena 20.30tan iritsiko da Altzateko frontoian ospatukoden afari herrikoiarekin. Afari honetarako tiketak, Xuga eta Errekaldeostatutan, Agara prensa-dendan, Pikabea harategian edota LesakakoArranon eros daitezke 10 eurotan. Altzateko frontoian, karpa batzukjarriko dira berogailuekin.Edurne Pasaban eta Asier Eizagirren presentzia izango dugu gure artean,Zubieta, Pikabea eta Saralegirekin eskaladan ibilitakoak Pirinio eta Himalaian zehar etalitekeena da Josune Bereziartu eta Rikar Otegi ere agertzea, 2007koegun horretan Tailloneko ipar pareta eskalatzen ari zirenak istripua gertatu zenean.Bigarren berrikuntza hurrengo egunean, igandean iritsiko da. AgerraMendi Taldeak eta Manttalek antolaturik mendira irteera eginen da.Txangoa, errexa izanen dena, goizeko 9tan abiatuko da AgerraMendi Taldearen elkartetik, Manttale ingurura eta bertatik,Ibardinera jeisteko pintxo-potea egitera. Irteera korrika zein oinezegiteko aukera izanen da.
Isabako Txapatera Landetxean asteburua pasatzeko zozketa egin da eta 147. boletoa izan da saritua. Berako Pikabea Harategian saldu da eta saria entregatua izan da.
Oier Ariznabarretak (Durango), 1:44:05eko denborarekin, eta Maria Zorrozak (Gernika) 2:02:10-ekoarekin, irabazle suertatu dira gaur Berako (Nafarroa) XIII. Mendi Maratoi Erdian. Ariznabarretak ez du arazorik izan gizonezkoetan irabazteko, Beñat Katarainen (Zegama) eta Jon Ugalderen (Andoain) aurretik hurrenez hurren, Larun mendia punturik altuena zuen (900 metro) eta 2700 metrotako desnibela zeukan 21 kilometrotako ibilbide gogorrean.Irabazleak ezin izan du berak 2014n ezarri zuen errekorra hobetu, 1 ordu, 37 minutu eta 30 segundutakoa.
Ibardineko tarteko helmuga, 150€ tan saritua, berarentzat izan da ere.Emakumezkotan, lehenengoz Maria Zorroza (Gernika) izan da Berako polikiroldegiko helmugara iristen, Laura Sola Uztarroztarraren (azken 3 ediziotako irabazlea) eta Alizia Olazabal irundarraren aurretik.547 korrikalarik parte hartu duten lasterketan, haietatik 530 iritsi dira helmugara. Jende asko hurbildu da bero izugarri batekin dihardun duen lasterketaz disfrutatzera.
Dena den ez da aparteko ezustekorik egon.Isabako Txapatera Landetxean asteburua pasatzeko zozketako boleto saritua 147a izan da.
GIZONEZKOAK OROKORRA1. Oier Aiznabarreta 1:44:052. BeñatKaratarin 1:46:573. Jon Ugalde 1:48:424. Carlos García 1:49:415. Ion Sola 1:50:08
EMAKUMEZKOAK OROKORRA1. María Zorroza 2:02:102. Laura Sola 2:07:533. Alizia Olazaba 2:11:18l4. Sarah Dyunclaux 2:17:585. Uxoa Irigoien 2:19:21GIZONEZKOAK BETERANOAK1. Carlos García 1:49:412. José Luis Beraza 1:55:063. Javier Cuadrado 2:04:20EMAKUMEZKOAK BETERANOAK1. Alizia Olazabal 2:11:182. Rosa Uribe 2:21:263. Ana Reina 2:29:18
Martikok aurten ere, Berako Mendi Maratoi Erdiari bere laguntza eskeini dio. Urtero bezala, lasterketa babestuko du eta gainera partaide guztiek, lasterketako poltsan bere produktuak jasoko dituzte helmugara iristerakoan.
Tarteko helmuga, Ibardineko anoa puntuan kokatuko da aurten ere, 6. Kilometroan eta Txorilepo Bentak babestuko du.
Bertatik pasatzen lehenak 150€ko saria izango du baina araudian irakur daitekeen bezala lasterketa bukatu beharko du honek.
Greenheissek babestuko du Berako Mendi Erdi Maratoieko errekorra, eta 300€ko saria egongo da lortzen duenarentzat. Markarik onena Oier Ariznabarretarena da (1:37:30) 2014ean lortutakoa
HAUEK IZAN DIRA ITXARO ZERRENDAN ZEUDEN KORRIKALARIEN ARTEAN LAU DORTSALEN ZOZKETAKO SARIDUNAK
Ibon Agirre, Asier Suquia, Juan Blanco, Unai Agirre. ZORIONAK!
Itxaron zerrendako eskari guztiak erantzun ezinean,bertan izen emanda dauden guztiek aukera izanen dute 4 dortsalen zozketan parte hartzeko. Zozketa bihar eginen da eta parte hartu nahi dutenek, izen abizenekin posta elektroniko bat bidali beharko dute manttaletaldea@gmail.com herbidera.
Aurreko urteetan bezala, Berako Mendi Maratoieko talderik hoberenak saria lortuko du, txerrikumea hain zuzen ere. Talde bakoitzeko 3 lehenengo sailkatuek puntuatuko dute sari hau lortzeko.
Isabako Txapatera Landetxean aste buru bat pasatzeko saria lortzeko, rifak lortu daitezke Agara Prentsan eta Pikabea Harategian bi eurotan. Gainera lasterketaren bezperan izen-emate puntuan eta lasterketa egunean irteera zonaldean salduko dira.
Berako Mendi Maratoi Erdiko kamiseta iritsi zaigu iada. Aurten Ternua markarekin egin ditugu eta lasterketa bukatzerakoan emango dira.
Larunbatean, apirulak 8, ospatuko den herri kirol exibizioak aldaketa bat jasan du. Inaxio Perurena harrijasotzaileak ezin izango du etorri eta bere ordez Pello Kañamares etorriko da. Pellok, motozerrarekin egurrezko irudiak egingo ditu.
ARPANA PROBAKO LEHEN HIRU BIKOTEENTZAT SARIAK
Lehen sailkatuek AGDIE enpresak emandako bi urdaiazpiko jasoko dituzte, bigarren sailkatuek AGDIEren bi txorizo eta Lekueder baserriko bi sagardo botila, eta hirugarren sailkatuek Garmendikobordako gazta bat eta lau sagardo botila jasoko dituzte.