AZKEN BERRIAK

AZKEN BERRIAK

1 2 3 4 5 6 7

IZABAN ASTEBURU BATEN ZOZKETA

2018an bezala, aurten ere Izabako Txapatera landetxean lau pertsonentzako asteburu baten zozketarako boletoak ditugu salgai.


Egonaldia Camille Extreme lasterketa ospatuko den astebururako izango da.


Txartelak 2 euroren truke egongo dira salgai Agara Prentsa, Pikabea harategia eta Botxo ostatuan.


Lasterketaren egunean ere salgai egongo dira dortsal-biltzearen eremuan.


Zozketa Berako Mendi Maratoi Erdiaren ondoren egingo da. Zenbaki saritua WEB GUNE HONETAN AZALDUKO DA


HAURREN LASTERKETA

Datorren larunbatean apirilak 13, Berako Mendi Maratoi Erdiaren bezperan, 2004 eta 2013 urteen artean jaiotako haurren lasterketa antolatuko dugu 16:00tan.


Lasterketak Matzada futbol zelai inguruan izango dira.


KATEGORIA BAKOITZEKO ADINAK ETA LUZERAK:


16.00h --> 6 urte arteko haurrak. DISTANTZIA: 100m


16.10h --> 2012-2013 urteetan jaiotakoak. DISTANTZIA: 200m


16.20h --> 2010-2011 urteetan jaiotakoak. DISTANTZIA: 540m


16.30h --> 2008-2009 urteetan jaiotakoak. DISTANTZIA: 1000m


16.45h --> 2006-2007 urteetan jaiotakoak. DISTANTZIA: 1.300m


17.05h --> 2004-2005 urteetan jaiotakoak. DISTANTZIA: 1.800m


Izen-ematea aldez aurretik egiten duten guztiek oroigarri bat eta oparidun poltsa bat jasoko dituzte.


Lasterketak bukatzean parte hartzaile guztientzako txokolatada egongo da.


IZENA EMAN LASTERKETA TTIKI LASTERKETAN


MARATOI ERDIKO IGAROTZE DENBORAK ALDATU DIRA

Aurtengo maratoi erdiko igarotze denboretan aldaketa txiki batzuk egin ditugu eta lau izango dira bakarrik. Honako hauek dira:


MANTTALE: 4,8.KM --> 55 minutu


LANDAGAINETA: 11.KM --> Ordu 1 eta 45 minutu


LARUN: 14.KM --> 2 ordu eta 45 minutu


HELMUGA: 21.KM --> 3 ordu eta 30 minutu

ZABOR BILKETA LARUNEN

Gaur goizean, bertze urte batez, Larunera igo gara Zizkuitz eta gailurraren arteko bidea garbitzeko eta berriz ere zabor eta kristal puska asko aurkitu ditugu.


Berako Mendi Maratoi Erdiaren zati hori oso malkartsua eta estua da, eta horregatik korrikalari askok eskuak lurrean jarri behar izaten dituzte igotzen laguntzeko. Eskuetan ebakiak ez gertatzeko, urtero ahalik eta kristal gehienak kentzen saiatzen gara.


Eskerrik asko lanean lagundu duzuen guztiei.


DORTSALAK BUKATU DIRA

Atzo Berako Mendi Maratoi Erdirako zeuden 525 dortsalak 9 ordutan bukatu ziren. Itxarote lista bat ireki dugu www.pb-organisation.com webgunean bajak egonez gero korrikalari berriak sartzeko.


Gogoan izan, behin izen-ematea ordainduta dagoenean ez dela dirurik bueltatuko, baina titularitate aldaketak egin ahal izango direla.

MARTXOAREN 24AN BERAKO MENDI MARATOI ERDIAREN IBILBIDEA EZAGUTZEKO DEIALDIA

Azken urteetan egin izan den bezala, martxoaren 24an Berako lasterketaren ibilbidea ikuskatzeko deialdia zabaldu dugu. Goizeko 9etan da hitzordua.


Rikardo Baroja eskola antzinean eta 10. kilometroan jan-edatekoak izanen dira eta bukatzean dutxatzeko aukera kiroldegian.


Ibilbide guztian zehar Manttaleko lasterkarien laguntza izanen dute parte hartzen dutenek.


Anima zaitezte!!!

MANTTALEK 2018 DENBORALDIA ITXI DU 70 LASTERKETA ETA 5 GARAIPENEKIN

Manttale Mendi Lasterketa Taldeak 2018 denboraldia itxi du guztira 70 lasterketetan parte hartuta, mendi zein errepidekoak. Taldearen hamairugarren urtean, urtarriletik abendurako lasterketetan 5 garaipen lortu ziren. Parte hartutako 70 lasterketetatik 38 mendiz eta 32 errepidez izan ziren.


Ane Elzaurdia eta Gwendal Larquek lortu zituzten 5 garaipenak. Anek Donostiako Sudur Krossa, Berako Gau Krossa eta Senpere Lasterketa irabazi zituen. Gwendalek berriz, Senpereko lasterketa eta Agerrako Krossean lortu zituen garaipenak. 2019 hau ere bide onez hasi du, izan ere otsailaren 10ean Ihauteriko Lasterketa irabazi zuen Donibane Lohitzunen, bederatzi kilometroko luzerarekin.


Manttale taldeko hogeita hamarrekoak mendi lasterketa desberdinetan parte hartu zuen, zeinik zein: Zestoako Kobaz Koba Trail, Senpereko Ibar Run, Senpereko Trail, Donostia Hondarribia Talaia Bidea, Jurramendi Trail, Berroeta-Arbatan-Saioa-Berroeta, Berako Mendi Maratoi Erdia, Erlaitz Aiako Harria Mendi Lasterketa, Extreme Higa Monreal Euskal Herria Mendi Erronka, Goizutrail, Laruneko kilometro bertikala, Camille Extrem, Gavarnie Trail, Xibero Trail, Azkain-Larun-Azkaine, Beñat Elzo Lasterketa, Sara Korrika, Zuzenien Bertikala eta Roncesvalles-Zubiri.


Errepideko lasterketen artean berezienak izendatzekotan, Behobia, Iruñako Maratoi Erdia, Bartzelonako Maratoia, Donostiako Maratoia, Azkoitia-Azpeitia, Txingudi Korrika, Guadalupe, San Marcial eta Lizuniagako igoerak, Doneztebeko Krossa, Donostiako 15km-ak eta Iruneko gau lasterketa.



IZEN EMATEEN IREKIERA MARTXOAREN 11AN, ASTELEHENA

Berako Mendi Maratoi Erdirako izen emateak, Martxoaren 11an irekiko dira arratsaldeko 15.00etatik aurrera.


Aurreko urteetan bezala 525 dortsal egono dira. Izen ematea pb-organisation.com webgunean egin beharko da. Izen emateko ez da beharrezkoa izango aurretik pb-organisation.com webgunean erregistratua egotea.


Inskripzioaren prezioa 28 eurokoa izango da korrikalari federatuentzat eta 32 ez federatuentzat.


OHARRA: Behin izen ematea egindakoan ez da dirurik itzuliko, baina titular aldaketak egin ahal izango dira apirilaren 11 bitarte, lasterketa aurreko ostegunerarte.



BERAN, URTARRILAREN 25 EAN, OSTIRALA, “PUMORI, MENDIAREN ALABA” FILMAREN EMANALDIA EGONEN DA

Datorren ostiralean, urtarrilak 25, Berako kultur etxean 19.30etan “Pumori, mendiaren alaba” filma emanen dute. Baleukok produzitutako zintak Álex Txikon-en kolaborazioa eta EITB-ren finantzaketa izan ditu, eta Manttale Mendi Lasterketa Taldearen eskutik dator.


64 minutuko iraupenarekin, 2001eko urrian Himalayako Pumori mendiaren magalean elur-jausi batek harrapatu zituen 5 mendizale euskaldun gogorarazten ditu, Suku Maya gazte nepaldarraren istorioaren bitartez.


Sarrerak 5 euro balioko ditu eta jasotako guztia SOS Himalaya Fundazioarentzako izango da. Aldi berean, kultur etxeko sarreran SOS Himalayaren liburua erosi ahal izango da. “Relatos solidarios” liburuak 30 alpinista baino gehiagoren testuak biltzen ditu, eta hemen jasotako guztia ere nepaldar herria laguntzen duen fundazioarentzat izango da.


“Pumori, mendiaren alaba” filmak Aritz Artieda, Javier Arkauz eta César Nieto nafarren eta Beñat Arrue eta Iñaki Aiertza gipuzkoarren istorioa kontatzen du, Pumori mendiaren espedizioan beste 5 gazte euskaldunekin batera zendu zirenak elur-jausi baten ondorioz. Urte baten ondoren, haien senitartekoak ezbeharra gertatu zen lekura joan ziren. Arantxa Gurrutxaga eta Peio Arruek haien semea zen Beñatek haur nepaldar batekin ateratako argazki bat eraman zuten hura ezagutzeko asmoz. Gurrutxaga-Arrue familiak neskatxa aurkitu zuen, Suku Maya, Namche Bazar herritik hurbil, sherpen hiriburua, eta urtez urte berekin zuten lotura estutuz joan zen. Duela bi urte egindako bisita batean, haurra jada gaztetxo bat zelarik, osasun arazoak zituela aurkitu zuten. Hurrengo urtean, tramite burokratiko guztien ondotik, gaztea Aizarnara ekarri zuten, Gipuzkoara, giltzurrunen gaitz batez operatua izateko. Gaur egun, giltzurrun transplante baten zain dago.


Filmaren emanaldiaren aurretik Álex Txikonen mezu bat erakutsiko da, ezin izango baita ekitaldira etorri K-2 mendia neguan igotzen saiatzen ari delako.


300 PERTSONATIK GORAK PARTE HARTU ZUTEN BERAKO XII. MENDI EGUNEAN

300 pertsonatik gorak parte hartu zuten larunbatean Berako mendi egunaren hambigarren edizioan antolatu ziren ekintzetan. Goiz zein arratsaldean, eskalada tailerrean, mendi irteeran, erlojupekoan eta bi dokumentalen emanaldian jende mordoa bildu zen bai parte hartzen zein publiko moduan. Manttale eta Agerra mendi taldeak antolatutako egunean, beste urte batez Xabier Zulueta, Loro Pikabea eta Xabier Saralegi mendizaleak gogoratu ziren.


Santa Barbarako erlojupekoan, 5,5 kilometroko luzeerarekin, 57 bikote eta hirukote bildu ziren minutuz minutu Rikardo Baroja Eskolatik irtenda. Haien aurretik 40 pertsona inguruko mendi irteera atera zen zirkuitu berdinetik. Aldi berean, txikienentzako bikotekako lasterketa bat egon zen, Garmendikobordatik hasita Rikardo Baroja Eskolararte korrika bajatu ziren 45 haurrekin.


Erlojupekoaren amaieran, mendi irteeran eta erlojupekoan parte hartu zuten guztiek Rikardo Baroja Eskolako jangelan berendu eta sari batzuen zozketa bat izan zuten.


Honen aurretik, goizean, Berako polikiroldegian eskalada tailer bat antolatu zen non 100 haurrek hartu zuten parte. Talde txikietan banatuta, eskaladarekin erlazionatutako ekintza desberdinak probatu ahal izan zituzten: boulder, rappel... Tailer berean Bortzirietako Guztiok Taldeak parte hartu zuen, behar bereziak dituzten haurrak dauzkaten familiak biltzen dituena. Izan ere, arratsalde osoan zehar izen-emateko gunean mahai bat jarri zen borondatezko diru-ekarpenak egin ahal izateko, eta hor jasotakoa Guztiok elkartearentzat izango da.


Egunari amaierarik hoberena emateko bi dokumentalen emanaldia egon zen. Alde batetik“Aurrepirinioetatik, Europako gailurrera” Imanol Moreno, Ibai Iturria, Xabi Etxegarai eta Ugaitz Adok sortutakoa, eta bestetik “Manaslu edo baloreen aukeraketa”, Julen Errandonea eta Alberto Urtasunena, bigarren hau ezin izan zena etorri. Bere ordez Juanra Madariaga etorri zen, Errandonea eta Urtasunek 7.000 metro baino goragotik jaitsi zuten pertsona, garuneko edema bat zuelarik. Kultur etxea bete egin zen bi zintak ikusteko eta publikoak oso gustoko izan zituen mendizaleak txalo zaparrada artean agurturik.


ARGAZKI GALERIA


ESKALADA TAILERRA


KRONOIGOERA


BIDEO EMANALDIAK

MENDI MARATOIKO KAMISETAK SALMENTAN 10 EUROTAN

Mendi Egunean azken Berako Mendi Maratoi Erdiko kamisetak salmentan egongo dira 10 eurotan. Kamisetak Ternua markakoak dira eta bai emakume zein gizonentzako daude.


MENDI EGUNEAN JASOTAKO DIRUA BORTZIRIETAKO GUZTIOK TALDEARENTZAKO IZANGO DA

Aurreko urteetan bezala, Mendi Eguneko mendi martxa eta erlojupekorako izen ematea muxutruk izanen da. Hala ere, izen emateko gunean eta luntxaren sarreran Rikardo Barojan kutxa bat jarriko da borondatezko diru-ekarpena egin ahal izateko. Jasotako diru guztia Bortzirietako Guztiok Talderantzat izango da, behar bereziak dituzten familiek osatzen duten taldea. Izan ere, azken urteotan Manttalek Guztiokekin lan egin izan du eta elkarteko haur batzuk Mendi Eguneko eskalada tailerrean parte hartzen dute.


XII. MENDI EGUNA OSPATUKO DA BERAN URTARRILAREN 12AN

KULTUR ETXEAN BI PROIEKZIO EGONGO DIRA MANTTALEKO KORRIKALARIEK ELBRUS ETA MANASLU MENDIETARA EGINDAKO EXPEDIZIOENAK


Taillon mendian, 2007. urtean zendu ziren Loro Pikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegiren omenez Beran ospatzen den Mendi Eguna urtarrilaren 12an izanen da, larunbata, aurten XII. edizioa izanen delarik. Agerra Mendi Taldeak eta Manttale Mendi Lasterketa Taldeak prestatutako programa goizeko 10etan hasiko da Toki Ona polikiroldegian haur eta nerabeentzako eskalada tailerrarekin.


14.15 etan Rikardo Baroka Eskolako arkupeetan, izen emateak irekiko dira Santa Barbarako txangoan eta bikotekako kronoeskaladan parte hartzeko, biak irteera polikiroldegiko esplanadan izango dutelarik. Santa Barbara mendi tontorretik pasata abiapuntura itzuliko dira 5,5 kilometroko ibilbide bat burutuz. Txangoa 15etan hasiko da eta kronoeskalada 15.30tan. 12 urte bitartekoentzako lasterketak 15etan hasiko dira. Kronoeskaladan nai duen orok parte har dezake baina 16 urte baino gutxigokoek heldu batekin joan beharko dute derrigorrez.


Martxa eta erlojupekorako izen emateak aurreko egunetan egin ahal izango dira Errekalde, Xuga eta Pikabea Harategian. Kronoeskalada eta Txangoaren ondoren, Rikardo Barojako jangelan luntx bat egonen da parte hartzaile guztientzat, eta hau bukatzerakoan zozketa bat eginen da.


Ondoren, 19.30tan, kultur etxean bi proiekzio egongo dira Manttaleko kideek egindako mendi espedizioekin.


Lehenik eta behin Aurrepirinioetatik, Europako gailurrera proiektatuko da, pasa den udan Ibai Iturria, Imanol Moreno eta Ugaitz Ado beratarrak eta Xabi Etxegarai lesakarrak Elbrus mendira, europako mendirik altuenera, egindako igoera erakusten duen dokumentala. Laukoteak Elbrus nola koroatu zuen erakusten du duela urte batzuk Pirinioetan hasita.


Honen ondotik Manaslu edo baloreen aukeraketa dokumentala emanen da, Julen Errandonea beratarra eta Alberto Urtasun iruindarraren eskutik. Dokumentalean nola zortzimilaren gailurretik hurbil zeudenean beste alpinista bat laguntzen geratu ziren erakusten dute, gailur egitea eragotzi ziena.


EGITARAUA


URTARRILAK 12 LARUNBATA


10.00-12.30 ESKALADA TAILERRA. Haur eta gaztetxoentzako. Toki Ona Kiroldegian.


14.15-15.00 IZEN EMATEA ETA DORSALEN HARTZEA. Rikardo Barojako aterpetan.


15.00 SANTA BARBARARA IBILALDI GIDATUA. Ibilbidea: 5,5 km. Kiroldegia-Santa Barbara-Kiroldegia


15.00 HAURRENTZAKO LASTERKETAK (12 urte bitarte)


15.30 BINAKAKO KRONOIGOERA. 16 urte beherakoak heldu batekin lagunduta joan beharko dira.


18.00 LUNTXA ETA ZOZKETA. Rikardo Baroja Eskolan, mendi irteerako eta kronoigoerako parte-hartzaileen artean.


19.30 PROIEKZIOAK. Kultur Etxean. “Aurrepirinioetatik, Europako gailurrera”. Ibai Iturria, Imanol Moreno, Xabi Etxegarai eta Ugaitz Ado.


“Manaslu edo baloreen aukeraketa”. Julen Errandonea eta Alberto Urtasun


MANTTALE TTIKI ESKOLAREN DENBORALDIAREN HASIERA

Datorren larunbatean, urriak 20, Manttale Ttikiren denboraldi berria hasiko da. Entrenamenduak 10.00etatik 12.00tara izango dira Berako polikiroldegian, eta lehenengo hiru larunbatak probatzeko izango dira nahi duten haur guztientzako.


Bestalde, asteazkenetan entrenatzen duten gazteen lehenengo saioa urriaren 10an izango da 17.30etatik 19.00tara Berako polikiroldegian.


Aurten, larunbat naiz asteazkenetan, Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) entrenatzaile titulatu bat izango dugu saioak gidatzen eta atletismoaren modalitate zein alde berriak garatuko ditu. Lerro hauen bitartez interesa duten guztiak eskolan parte hartzera animatu nahi ditugu .


PTZEL-EK FRONTALAK ZOZKETATUKO DITU BERAKO GAU KROSSEAN

Eskalada, trail running, alpinismo, abentura eta espeologiarako materiala saltzen duen Ptzel etxeak, hurrengo abuztuak 1ean ospatuko den Gau Krossean, 5 frontal zozketatuko ditu.


Zozketatuko frontaletako bat Ptzel Nao+ modelo da, Kilian Jornetek mendi lasterketetan erabiltzen duen berdiña. Ptzelek, 22:30etatik aurrera ospatuko den proban laguntza emanen du, gau lasterketetan ezinbestekoa den elementu bat eskeiniz: frontala.



PETZL WEBGUNEA

13 TALDEK HARTU ZUTEN PARTE IX. ALKAIAGA TRAILEAN

Pasa zen larunbatean 13 taldek hartu zuten parte Alkaiaga Trail errelebo-lasterketaren bederatzigarren edizioan. Jone Zelaieta, Ibai Iturria eta Asier Apezetxea izan ziren azkarrenak 3 ibilbideak betetzen 50 minutu eta 52 segunduko denborarekin, Oihan Pikabea, Jon Errandonea eta Ibai Berregik osatutako hirukotearen bi minutu aurretik (52:50) . Podiuma Ane Elzaurdia, Adur Iantzi eta Oskar Picton-ek osatu zuten 53:26-ko denborarekin.


Aurreko edizioetan bezala, lasterketa Alkaiagako jai batzordeak eta Manttalek antolatu dute, eta auzoaren inguruan 3 ibilbide desberdin errelebuka egitea zen helburua.


Helduen lasterketaren aurretik umeentzako lasterketak egin ziren, parte-hartzea ona izan zen.


Sari banaketaren ondotik partaide, lagun eta auzoko jendearekin 90 pertsona baino gehiago bildu zituen afaria egin zen.


SAILKAPENA IKUSI

ARGAZKIAK

GAU KROSSEKO IBILBIDEA EGITEKO GELDIALDIA

Hurrengo ostegunean, uztailak 26, geldialdi bat antolatu dugu abuztuak 1ean ospatuko den Gau Krosseko ibilbidea ezagutarazteko. Gaueko 21.45etan elkartuko gara Altzateko plazan eta denak parte hartzera gonbidatuta zaudete. Beharrezkoa da frontala eramatea.


BERAKO V. GAU KROSA ABUZTUAREN 1EAN OSPATUKO DA

Berako Gau Krosaren 5. Edizioa Abuztuaren 1 ean, asteazkena, ospatuko da 22.30tatik aurrera. Aurreko urtean bezala, ibilbideak 7,4 kiloMetro izanen ditu eta 300 metrotako desnibela. Herriko kale eta inguruetatik pasako da eta helburu bezala, festen aurrekari izatea eta Berako zein Bortzirietako jendea parte hartzera bultzatzea izanen du.


Izen ematea 200 partaidera mugatuko da eta uztailaren 16an irekiko da Manttaleren webgunen (www.manttale.com). Aurretiko izen ematekak 10 euro balioko eta egunean bertan izena emateako 15. Dortsalak lasterketa egunean bertan, irteera zonaldean jaso ahal izango dira 20.00etatik aurrera.


Bi kategoria egonen dire (gizonezkoena eta emakumezkoena) eta gainera koadriletako sailkapenean sari ezberdinak emango dire. Hala nola Berako bi lehenengo koadrilak eta parte hartzaile gehien biltzen dituen koadrilak saria izanen dute.


16 urte baino gutxiagoko korrikalariek gurasoen baimena sinatuta ekarri beharko dute lasterketan parte hartu ahal izateko.


Derrigorrezkoa izanen da frontala eramatea (antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko frontalik ez daukan partaideari gertatzen ahal zaizkion ezbeharrak), baina hala ere ibilbidea ongi seinalizatuta egonen da baliza reflektante eta boluntarioekin. Lasterketa ondoren, eta sari banaketa eta gero, garagardoa eta pintxoak egongo dira korrikalarientzako.


Ibilbidea, Merkatu plazan irteera eta helmuga dituelarik, aurreko urtekoa bezalakoa izanen da: Altzateko Merkatu Plaza (irteera), Altzate karrika, Mukixu, Julio Caro Baroja karrika, Ugalzubia, Matzada, Illekueta, Altzateko plaza, Altzate karrika, Legia, Matzenborda, Ezpondakoborda, Lazarenborda, Plaza Zaharra, Gernikako arbola karrika, Xubixabal, Bidasoa karrika, Espidobaita, (pareko eskaileretatik goituta), Kaxerna, Garmendiko Borda, Haritzalde, Mitxinborda, Egurregi, Garakoetxeko Borda, Sarron, Lamixene, Illekueta, Altzateko Merkatu Plaza (helmuga).



ELKARRETARATZEA UZTAILAREN 26AN 21.45ETAN

Aurreko urteetan bezala, datorren ostegunean, uztailak 26, Berako Gau Krossaren zirkuitua ikusteko elkarretaratzea antolatu dugu eta nahi duen edonor etortzera gonbidauta dago.


IX. ALKAIAGA TRAILA UZTAILAREN 21EAN OSPATUKO DA

Alkaiagako besten komiteak eta Manttale Mendi Lasterketa taldeak antolatuta IX. Alkaiaga traila uztailaren 21ean ospatuko da 18.00etatik aintzinerat. Aurreko urteetan bezala, lasterketa auzoko inguruetatik igaroko da eta taldeak 3 partaideetakoak izanen dira, emakume batez gutxienez osaturikoak.


Taldeek, erreleboka auzo ingurutik egin beharko dute ibilbidea Baldrun-Sorotik. Korrikalari batek lehenengo itzuli motza egingo du, 2 kilometrotakoa eta 75 metroko desnivela daukana, bigarrengoak luzexeago bat 3 kilometrotakoa eta 105 metrotako desnibela daukana eta azkenak 4 kilometro eta 155 metroko desnibela daukan ibilbide bat. Irteera eta helmuga Alkaiagako zonalde altuan egonen da eta errelebista bakoitzak arto mazorka bat eramango du lekuko gisa.


Antolatzaileek gomendatzen dute, taldeak aldez aurretik eginak izatea eta partaideen izen abizenak mailez bidaltzea alkaiagatrail@hotmail.com helbidera. Talderik izan ezean, antolatzaileek, egunean bertan izena ematen duten parte hartzailentzat taldeak antolatuko dituzte, beti ere kontuan izanda 3ko talde bakoitzean emakumezko bat egon behar duela.


Helduentzako lasterketa baino lehen, haurrentzako lasterketak ospatuko dire 17:30tan.


Errelebokako lasterketaren izen emateak 7 euro balioko ditu eta egunean bertan ordaindu daiteke edota lehenagotik Pikabea harategian Beran. Lehenengo 3 taldeentzako gainera sariak egonen dire. Izen ematean ordaintzen diren 7 euroak eskubidea ematen dute gero ospatuko den afarira joateko eta bertara, ikusle, bizilagun, e.a ere etor daitezke. Hauentzat guztientzat ere 7 eurotan izanen da afariko sarrera.



ESKERRIK ASKO DENEI!

Lerro hauen bitartez, Berako XIV. Mendi Maratoia antolatzen lagundu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Mila esker bolondres, partaide, ikusle, elkarte, babesle, kolaboratzaile eta gauzak errazten gaituzuen guiztiei. 2019an ikusiko gara berriro.



OIER ARIZNABARRETA ETA OIHANA AZKORBEBEITIAK IRABAZI DUTE BERAKO XIV. MENDI MARATOI ERDIA

Oier Ariznabarreta (Durango) 1h40’55 denborarekin eta Oihana Azkorbebeitia (Abadiño), 2h02’56 ekoarekin izan dira Berako hamalaugarren Mendi Maratoi Erdiko irabazleak. Ariznabarretak arazorik gabe bostagarrenez jarraian irabaztea lortu du Joxe Amunarrizen (Hondarribia) eta Beñat Katarainen (Zegama) aurretik, 21 kilometro eta 2.700 metroko desniblea daukan ibilbidean.


Hasieratik gailendu da Ariznabarreta eta Larunen, lasterketako punturik altuenan, 5 minututako errenta ateratzen zion bigarren sailkatua suertartu den Joxe Amunarrizi.

Irabazleak ezin izan du bere eskuetan 2014. urteaz geroztik dagoen probako errekorra hobetu (1h37´30). Ibardineko tarteko helmugak 150 euroko sari berezia zeukan, eta hau ere Ariznabarretarentzat izan da. “Lasterketa hau nere Zegama da”, aitortu du Durangarrak helmugara iritsi bezain laster.

Emakumezkoen kategorian, Azkorbebeitiak bigarren txapela lortu du 2012an lortutakoaren ondoren, bere atzetik sailkatu dira Alizia Olazabal (Irun) eta Enara Oronoz. Laugarren Izaskun Zubizarreta eta bostgarren Laura Sola (Uztarroz), izan dira, azken hau azken hiru edizioetako irabazlea delarik.

Gazteentzako lasterketan, 14 urteetatik 17 urteetara, Arantzako Iñaki Igartua izan da irabazlea mutiletan eta Lorea Zubieta, Ainhoa Etxegarai eta Oihana Arruti nesketan elkarrekin sartu bait dira helmugan, Beratik Ibardinerako ibilbidean.

Taldeka Oiartzuneko Intxixu Trail izan da azkarrena Hiru Herri nafarren aurretik.

496 lasterkarik parte hartu dute proban, eta haietatik 480 helmugara iritsi dira. Ikusle mordoa etorri da probaz gozatzera eguraldiak lagundu duelarik eta zorionez ez da arazo nabarmenik egon.

Isabako Txapatera etxe ruralan asteburu bat pasatzeko zozketa egin da eta 51. Dortsala izan da saritua.

ISABAN ASTEBURU BATERAKO ZENBAKI SARIDUNA!

Izabako Txapatera landetxean pasatzeko asteburuaren zenbaki sariduna 51 izan da. Agara Prentsan zaldu zen.


ZORIONAK SARIDUNARI!

AURTENGO MENDI MARATOI ERDIKO KAMISETAK!

Hemen dituzue aurtengo neska eta mutilentzako kamisetak.



LASTERKETAREN SAILKAPENAREN JARRAIPENA ON-LINE PB-ORGANISATION-I ESKER

Lasterketaren sailkapenak zuzenean ikusi ahal izango dira pb-organisation.com web orrian.


Lasterketa bukatzean sailkapena Manttaleren web orrian argitaratuko dugu, gure Twitter eta Facebook orrialdeetan, eta pb-organisation.com web orrian.

pb-organisation web gunea

III. BERAKO GAZTE TRAIL

Aurten Manttalek 14 eta 17 urte arteko gazteentzako lasterketa berreskuratuko du. Gazte Trail-aren hirugarren edizio hau maratoi erdiko korrikalarien irteeraren ondotik hasiko da, eta lehenengo bi kilometroak neutralizatuak izango dira.


Ibilbidea 6 km-koa izango da eta amaiera Ibardingo tarteko helmugan egongo da. Izen-ematea lasterketaren egunean bertan egin ahal izango da Berako polikiroldegian. Hurrengo bi esteka hauetan lasterketari buruzko informazio gehiago eta korrikalari bakoitzak parte hartzeko entregatu beharko duen baimena dituzue.

III. BERAKO GAZTE TRAIL INFORMAZIOA ESKURATU

GURASOEN BAIMENA ESKURATU

ALDAKETA EGONEN DA AURTEN DIRU SARIAN PROBAKO ERREKORRA HAUSTEAGATIK

Lasterketako errekorra hausteagatik 2018. urteko edizio hontatik aurrera, aldaketa egonen da diru sarietan.


Lasterketako errekorra hausteagatik aurten bi sari emango dira: bat 150€koa gizonezkoen kategorian, Oier Ariznabarretaren 2014. urteko denbora hobetzeagatik eta beste bat 150€-koa emakumezkoetan denborarik onena hobetzeagatik.


Orain arte, emakumezkotan garaikurra ematen zitzaion soilik denborarik onena hobetzeagatik eta hemendik aurrera diru saria emanen zaio.


Orain arteko 14 ediziotan, Laura Sola izan da denborarik azkarrena lortu duen emakumea, hain zuzen ere 2014ean lortutako denborarekin 2 ordu eta 10 segundutan. Gainera Ustarrozeko lasterkariak aurten 150€-ko diru saria eskuratuko du orain arteko denborarik onena lortzeagatik.


ITXARON ZERRENDA ATERA DA BERAKO XIV. MENDI MARATOI ERDIRAKO

Itxaron zerrendan sartu nahi duen guztiek, KONTAKTUA atalean mezua idatzi ezazue. Ahalik eta azkarren jarriko gara harremanetan.


ITXARON-ZERRENDAN ITXITA!




MENDI MARATOI ERDIRAKO ZEUDEN 525 DORTSALAK BUKATU DIRA

Astelehenean, apirilaren 15ean ospatuko den Berako Mendi Maratoi Erdirako izen-ematea ireki zen arren, 48 ordu inguruan eskura zeuden 525 dortsalak bukatu ziren. Itxarote zerrenda bat ireki da dortsala eskuratzea lortu ez dutenentzat.


Antolakuntza izen-ematean ordaintzeko arazoak izan dituztenekin harremanetan jarriko da.


Gogorarazi beharra dago behin izen-ematea ordaintzerakoan ez dela dirurik bueltatuko. Hala ere dortsalaren jabearen izena aldatu ahal izango da.


Bestalde, oroitu igande honetan 9.00tan (martxoaren 18), elkarretaratze bat antolatu dugula lasterketaren ibilbidea ezagutu nahi duten guztientzat. Ricardo Baroja eskolaren aurrean elkartuko gara. Ibilbide erdian anoa-postu bat egongo da eta bukaeran Berako polikiroldegiko dutxak irekiko dira.


"AL OTRO LADO DE LA CUERDA" FILMAREN EMANALDIA, LASTERKETAREN ASTEBURUKO PROGRAMAREN BARRUAN

Apirilaren 14an, larunbata, mendi maratoi erdiaren bezperan, 'Al otro lado de la cuerda' filmaren emanaldia egongo da Berako kultur etxean 19.30etan.


Javier Valero-ren gidaritzapean egindako pelikula, Arkaitz Yurritaren eta Valero-ren ideia original batean oinarrituta dago eta eskaladaren etika, balio eta naturari buruz hitz egiten du.


Emanaldia Manttalek antolatu du eta Ostargi Optikak babesten du. Sarreren prezioa 3 euro izango da.

IZABAN ASTEBURU BATEN ZOZKETA

2017an bezala, aurten ere Izabako Txapatera landetxean lau pertsonentzako asteburu baten zozketarako boletoak ditugu salgai.


Egonaldia Camille Extreme lasterketa ospatuko den astebururako izango da.


Txartelak 2 euroren truke egongo dira salgai Agara Prentsa, Pikabea harategia eta Botxo ostatuan.


Lasterketaren egunean ere salgai egongo dira dortsal-biltzearen eremuan.


Zozketa Berako Mendi Maratoi Erdiaren ondoren egingo da. Zenbaki saritua www.manttale.com webgunean argitaratuko da.

MARTXOAREN 18AN BERAKO MENDI MARATOI ERDIAREN IBILBIDEA EZAGUTZEKO DEIALDIA

Azken urteetan egin izan den bezala, martxoaren 18an Berako lasterketaren ibilbidea ikuskatzeko deialdia zabaldu dugu. Goizeko 9etan da hitzordua.


Rikardo Baroja eskola antzinean eta 10. kilometroan jan-edatekoak izanen dira eta bukatzean dutxatzeko aukera kiroldegian.


Ibilbide guztian zehar Manttaleko lasterkarien laguntza izanen dute parte hartzen dutenek.


Anima zaitezte!!!


IZEN-EMATEEN IREKIERA MARTXOAREN 12AN IZANEN DA

Datorren martxoaren 12an, astelehena, 15:30etatik aurrera, Berako XIV. Mendi Maratoi Erdiaren izen-ematea irekiko dugu.


Izen-emateak Manttaleren webgunetik bakarrik egin ahal izango dira (www.manttale.com).


OHARRA:


Behin inskribaketa egindakoan, ez da diruaren itzulpenik egingo eta titulartasun aldaketak baja arrazoiengatik bakarrik onartuko dira.



Inskribaketa kopurua betetzen bada, itxarote-zerrenda bat irekiko da.


WEB ORRIALDE BERRIA ESTREINATU DUGU!!!

Gaurtik aurrera gure web orrialde berritura sar zaitezkete betiko helbidetik (www.manttale.com).


Bertan guk antolatzen ditugun lau lasterketei buruzko informazioa (Mendi Eguna, Mendi Maratoi Erdia, Alkaiaga Trail eta Gau Lasterketa), Manttaleren azken berriak, gure sare sozialetako ekintzak eta gauza gehiago aurki ditzazkezue.


ZUEN GUSTOKOA IZATEA ESPERO DUGU!!!


50 PERTSONA INGURUK PARTE HARTU ZUTEN ZUHAITZ EGUNEAN

50 pertsona inguru elkartu ziren larunbatean Ehiza eta Arrantza elkarteak eta Manttalek antolatutako Zuhaitz Egunean. Ekintza Landagaitan burutu zen eta guztira 30 gereziondo eta 10 urki landatu ziren. Lanean haritu ziren haurrek haien izenak idatzi zituzten jarritako zuhaitzetan.


Goiza hamaiketako batekin bukatu zen Ehiza eta arrantza elkarteko lokalean.


OTSAILAREN 17AN, LARUNBATA, ZUHAITZAREN EGUNA

Berako Ehiza eta Arrantza elkartea eta Manttalek, hurrengo otsailaren 17rako Zuhaitzaren eguna antolatu dute.


Helduentzako edo haurrentzako zuzenduta dago ekintza hau eta goizeko 9tan emango zaio hasiera Altzateko plazatik Landagaitako parajeetara abiatuko den txangoari. Kotxez ere igotzeko aukera izanen da. Zuhaitzak landatu eta gero, (aitzurra eramatea gomendatzen da), Altzateko plazara bueltatuko da Ehiza eta Arrantza elkartean hamaiketakoa egiteko.


Eguraldi txarra ematen badu, otsailaren 25ean ospatuko da.


1 2 3 4 5 6 7