AZKEN BERRIAK

AZKEN BERRIAK

1 2 3 4 5 6 7

GAU LASTERKETAKO WEB BIDEZKO IZEN EMATEA ITXITA

Web bidezko izen ematean itxi ta gero parte hartu nahi duenak bihar bertan eman dezake izena , 13€ren truk.


17 TALDEK PARTE HARTU ZUTEN VIII. ALKAIAGA TRAILEAN

Alkaiaga Trailaren zortzigarren edizioan 17 taldek parte hartu zuten pasa den uztailaren 22an.


Irene Almandoz, Asier Apezetxea eta Unai Santamaría izan ziren hiru ibilbideak betetzen azkarrenak 50 minutu eta 49 segundorekin, eta zazpi segundo beranduago Iparraldetik etorritako Severine Duhalde, Damien San Martin eta Mickael Duhart (50:56) iaz bezala bigarren sailkatu ziren. Podiuma Maddi Sotil, Ibai Berregi eta Ibai Ordaxek, osatu zuten 52:02ko denborarekin.


Aipatzekoa da, Asier Apezetxea, goiz horretan bertan, bigarren sailkatu zela Bidarraiko Erdi Maratoian. Jone Zelaieta, (laugarren Bidarraiko lasterketa berean), Ana Larretxea eta Itziar Paternainekin batera bostgarren sailkatu ziren Alkaiaga Trailean, Ainhoa Etxegarai Adrián Gajate eta Beñat Los Arcosek osatutako taldearen atzetik.


Aurreko urteetan bezala, Alkaiagako besten komisioak eta Manttalek antolatuta, erreleboka egin zen lasterketa, hiru ibilbide desberdinekin eta auzo inguruetan.


Helduen lasterketa baino lehen, haurrentzako lasterketak egon ziren, partaidetza altu batekin. Sari banaketa ondoren, urtero bezala auzo afaria ospatu zen, bertan 90 pertsona inguru Bildu zirelarik. Batista Teiletxea nekaezinari homenaldia egin zitzaion ere.


Argazkiak & Sailkapenak

PETZEL-EK FRONTALAK ZOZKETATUKO DITU BERAKO GAU KROSSEAN

Eskalada, trail running, alpinismo, abentura eta espeologiarako materiala saltzen duen Ptzel etxeak, hurrengo abuztuak 1ean ospatuko den Gau Krossean, 5 frontal zozketatuko ditu.


Zozketatuko frontaletako bat Ptzel Nao+ modelo da, Kilian Jornetek mendi lasterketetan erabiltzen duen berdiña.


Ptzelek, 22:15etatik Aurrera ospatuko den proban laguntza emanen du, gau lasterketetan ezinbestekoa den elementu bat eskeiniz: frontala.


www.petzl.com


BERAKO IV. GAU KROSA ABUZTUAREN 1EAN OSPATUKO DA

Berako Gau Krosaren 4. Edizioa Abuztuaren 1 ean, asteartea, ospatuko da 22.15tatik aurrera. Aurreko urtean bezala, ibilbideak 7,3 kilometro izanen ditu eta 300 metrotako desnibela. Herriko kale eta inguruetatik pasako da eta helburu bezala, festen aurrekari izatea eta Berako zein Bortzirietako jendea parte hartzera bultzatzea izanen du.


200 partaidera mugatuko da izen ematea eta uztailaren 18an jarriko dira eskuragarri Manttaleren webgunen (www.manttale.com). Federatuentzako 7 euro kostatuko du izen emateak eta ez-federatuentzako 10 eurotan egonen da. Egunean bertan izena eman naiez gero 13 euro balioko du. Dortsalak lasterketa egunean bertan, irteera zonaldean jaso daitezke.


Bi kategoria egonen dire (gizonezkoena eta emakumezkoena) eta gainera koadrilekako sailkapenean sari ezberdinak emango dire. Hala nola Berako bi lehenengo koadrilei saria emango zaie eta parte hartzaile gehien biltzen dituen koadrilari ere saria emanen zaio. Derrigorrezkoa izanen da frontala eramatea (antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko frontalik ez daukan partaideari gertatzen ahal zaizkion ezbeharrak), baina hala ere ibilbidea ongi seinalizatuta egonen da baliza reflektante eta boluntarioekin. Lasterketa ondoren, eta sari banaketa eta gero, garagardoa eta pintxoak egongo dira korrikalarientzako.


Ibilbidea, Merkatu plazan irteera eta helmuga dituelarik, aurreko urtekoa bezalakoa izanen da: Altzateko Merkatu Plaza (irteera), Altzate karrika, Mukixu, Julio Caro Baroja karrika, Ugalzubia, Matzada, Illekueta, Altzateko plaza, Altzate karrika, Legia, Matzenborda, Ezpondakoborda, Lazarenborda, Plaza Zaharra, Gernikako arbola karrika, Xubixabal, Bidasoa karrika, Espidobaita, (pareko eskaileretatik goituta), Kaxerna, Garmendiko Borda, Haritzalde, Mitxinborda, Egurregi, Garakoetxeko Borda, Sarron, Lamixene, Illekueta, Altzateko Merkatu Plaza (helmuga).


Data: Asteartea, abuztuak 1


Ordua: 22.15


Distantzia: 7,3 km


Desnibela: 300 metros positibo


Izen emateak: Astelehena, Uztailak 18 www.manttale.com


Kategoriak: gizonezkoak, emakumezkoak, koadrilaka eta partaide gehien dituen koadrilarena.


Gehienezko parte hartzea: 200


Derrigorrezko materiala: Frontala. (Antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko frontalik ez daukan partaideari gertatzen ahal zaizkion ezbeharrak), baina hala ere ibilbidea ongi seinalizatuta egonen da baliza reflektante eta boluntarioekin.


Sariak: Kategoriaka 3 lehenengoentzat. Lehenengo bi koadrilak. Koadrila kopurutsuena.


Prezioa: 7 euros federatuentzat. 10 ez federatuentzat. 13 egunean bertan


Lasterketa ondoren, eta sari banaketa eta gero, garagardo eta pintxoak egongo dira korrikalarientzako.


GAU KROSSEKO IBILBIDEA EGITEKO GELDIALDIA

Hurrengo asteazkenean, uztailak 26, kedada bat antolatu dugu abuztuak 1ean ospatuko den Gau Krosseko ibilbidea ezagutarazteko. Gaueko 21.45etan elkartuko gara Altzateko plazan eta denak parte hartzera gonbidatuta zaudete. Beharrezkoa da frontala eramatea.


1 2 3 4 5 6 7