AZKEN BERRIAK

AZKEN BERRIAK

1 2 3 4 5 6 7

ISABAN ASTEBURU BAT PASATZEKO ZOZKETA

Isabako Txapatera Landetxean asteburua pasatzeko zozketa egin da eta 147. boletoa izan da saritua. Berako Pikabea Harategian saldu da eta saria entregatua izan da.


OIER ARIZNABARRETA ETA MARÍA ZORROZA GARAILE BERAKO XIII. MENDI MARATOI ERDIAN

Oier Ariznabarretak (Durango), 1:44:05eko denborarekin, eta Maria Zorrozak (Gernika) 2:02:10-ekoarekin, irabazle suertatu dira gaur Berako (Nafarroa) XIII. Mendi Maratoi Erdian. Ariznabarretak ez du arazorik izan gizonezkoetan irabazteko, Beñat Katarainen (Zegama) eta Jon Ugalderen (Andoain) aurretik hurrenez hurren, Larun mendia punturik altuena zuen (900 metro) eta 2700 metrotako desnibela zeukan 21 kilometrotako ibilbide gogorrean.Irabazleak ezin izan du berak 2014n ezarri zuen errekorra hobetu, 1 ordu, 37 minutu eta 30 segundutakoa.


Ibardineko tarteko helmuga, 150€ tan saritua, berarentzat izan da ere.Emakumezkotan, lehenengoz Maria Zorroza (Gernika) izan da Berako polikiroldegiko helmugara iristen, Laura Sola Uztarroztarraren (azken 3 ediziotako irabazlea) eta Alizia Olazabal irundarraren aurretik.547 korrikalarik parte hartu duten lasterketan, haietatik 530 iritsi dira helmugara. Jende asko hurbildu da bero izugarri batekin dihardun duen lasterketaz disfrutatzera.


Dena den ez da aparteko ezustekorik egon.Isabako Txapatera Landetxean asteburua pasatzeko zozketako boleto saritua 147a izan da.


GIZONEZKOAK OROKORRA1. Oier Aiznabarreta 1:44:052. BeñatKaratarin 1:46:573. Jon Ugalde 1:48:424. Carlos García 1:49:415. Ion Sola 1:50:08


EMAKUMEZKOAK OROKORRA1. María Zorroza 2:02:102. Laura Sola 2:07:533. Alizia Olazaba 2:11:18l4. Sarah Dyunclaux 2:17:585. Uxoa Irigoien 2:19:21GIZONEZKOAK BETERANOAK1. Carlos García 1:49:412. José Luis Beraza 1:55:063. Javier Cuadrado 2:04:20EMAKUMEZKOAK BETERANOAK1. Alizia Olazabal 2:11:182. Rosa Uribe 2:21:263. Ana Reina 2:29:18


MARTIKO, AURTEN ERE BERAKO MENDI MARATOI ERDIAREKIN

Martikok aurten ere, Berako Mendi Maratoi Erdiari bere laguntza eskeini dio. Urtero bezala, lasterketa babestuko du eta gainera partaide guztiek, lasterketako poltsan bere produktuak jasoko dituzte helmugara iristerakoan.


IBARDINGO TARTEKO HELMUGA TXORILEPO-RI ESKER

Tarteko helmuga, Ibardineko anoa puntuan kokatuko da aurten ere, 6. Kilometroan eta Txorilepo Bentak babestuko du.


Bertatik pasatzen lehenak 150€ko saria izango du baina araudian irakur daitekeen bezala lasterketa bukatu beharko du honek.

GRENNHEIISENC ESKUTIK ERREKORRAREN SARIA

Greenheissek babestuko du Berako Mendi Erdi Maratoieko errekorra, eta 300€ko saria egongo da lortzen duenarentzat. Markarik onena Oier Ariznabarretarena da (1:37:30) 2014ean lortutakoa


1 2 3 4 5 6 7