BEÑAT ALBISU ETA LIDE URRESTARAZUK IRABAZI DUTE BERAKO XX. MENDI MARATOI ERDIA
Beñat Albisu, ordubete 51 minutu eta 15 segundoko denborarekin, eta Lide Urrestarazu, 2 ordu, 07 minutu eta 22 segundoko markarekin, irabazle suertatu dira gaur Beran jokatu den hogeigarren Mendi Maratoi Erdian.
Beintza Labaiengo korrikalaria (Manttale taldekoa) gailendu da ibilbide berrituan, Aimar Otxoteko (Beti Gazte) lesakarraren eta Jokin Arretxea (Manttale) narbartearraren aitzinetik, bigarren eta hirugarren izan direnak, hurrenez hurren.
Emakumezkoen kategorian, Lide Urrestarazu (Arrastaka Mendi Taldea) ordiziarra garaile estreinatu da Ainara Alcuaz (Hiru Herri) eta Leire Elola (Soronea Amma CMO Valves K.K.) korrikalarien aitzinetik.
Guztira 430 korrikalarik parte hartu dute proban, horietatik 425 helmugara ailegatu direlarik.
Ibardingo tarteko helmuga, 150 eurotan saritua zegoena, Xabier Macías korrikalariarentzat izan da.
Nafarroako Txapelketa
Proba hau, aldi berean, Nafarroako Banakako Txapelketa ere izan da. Gizonezkoen kategorian Beñat Albisu bera izan da txapelduna, eta emakumezkoetan Ainara Alcuaz.
Gazte Trail
Gazte Trailean, Leire Cestau izan da emakumezkoetan irabazlea, eta gizonezkoetan Ekhiotz Irazoki eta Andoni Apezetxea eskutik sartu dira helmugara, irabazle gisa.
Taldekako sailkapenean Hiru Herri izan da lehenbizikoa, eta etxeko taldea, Manttale, bigarrena.
ARGAZKIAK:
Ane Molinero / Nahia Pikabea
EMAITZAK
Atxikia doaz emaitzak, web orrian ere eskuragarri daudenak:

