200 pertsonetik gora bildu ziren berako XI. mendi egunean
200 pertsonetik gora bildu ziren aurreko larunbatean ospatu zen hamaikagarren Berako Mendi Egunean. Xabier Zubieta, Loro Pikabea eta Xabier Saralegiren omenez, Manttale eta Agerra Mendi Taldeak antolaturik, eguna ezin hobe joan zen, euririk gabe eta ekintza ugarirekin. Hala nola goizean eskalada tailerra egin zen eta arratsaldean ibilaldia, kronoeskalada eta diapositiba proiekzioa.
5.5 kilometro dituen Santa Barbarako binakako erlojuaren kontrakoan 51 bikote eta hirukotek parte hartu zuten, Rikardo Baroja eskola paretik irtenda. Hau baino lehen, 50 pertsona inguru bildu ziren ibilbide berdina oinez egiteko. Haurrentzako lasterketak ere egon ziren.
Erlojuaren kontrakoa eta gero, partaide guztientzako berendua eta sari zozketa egin ziren Rikardo Baroja eskoleko jangelan.
Goizean zehar, polikiroldegian eskalada tailerra egin zen eta bertan 70 bat haurrek parte hartu zuten. Talde txikitan banatuta, eskaladaren munduko hainbat ekintza egin ahal izan zituzten, boulderra, rappela e.a
Eta azkenik, egunari amaiera emateko, Kultur Etxean Pitxi Egilorren eskutik diapositiba proiekzioa egon zen. Pitxik bere mendi esperientziak kontatu zituen, Piriniotako bere lehenengo hurratsetatik, 1992. urtean Everest mendira igo zen arte.
Argazkiak & Sailkapenak