MENDI EGUNA

IV. GAZTE TRAIL LASTERKETA

Info

Izen ematearekin batera guraso/tutorearen baimen orria sinatu beharko da. Izen ematea 5 eurokoa izanen da, hau seguruaren gastuak, anoa puntuak, korrikalari poltsa etabar osatzeko erabiliko da.


Lasterketa garaian bi antolatzaileen partetik lehen korrikalaria eta azkena lagunduko dituzte garbi geratuz lasterketaren hasiera eta amaiera. Behin helmugara iristean anoa puntuan denak itxarongo dituzte. 10:45etan helmuga itxi eta furgoneten laguntzaz korrikalariak hasiera puntura jaitsiko dituzte.