NOLA PARTE HARTU EDIZIO BIRTUAL HONETAN

INFORMAZIO GARRANTZITSUA!
ZEIN DA HELBURUA?

Manttale Mendi Lasterketa taldeak antolatu duen edizio berezi honek, helburu nagusi bat izanen du, antolatutako Gazte Trail lasterketa eta Mendi Maratoi Erdia ahalik eta errealen simulatzea. Gazte trail lasterketak dituen 9.3 kilometro eta 400 metroko igoera metatua, zein Mendi Maratoi Erdiak dituen 21.3 kilometro eta 1300 metroko igoera metatua Berako zirkuituan (ahal duzuenok) edota zuen herriko mendietan simulatzea!

NOLA PARTE HARTU DEZAKET?

Manttale Mendi Lasterketa taldeak, 15 egunez maratoi erdiko zirkuitua markatuta utziko du parte-hartzaileek itzulia bertan egin dezazuen! Nafarroarekiko mugak irekita ez badaude, lasai egon! Zuen herriko Mendietan ere egin ahalko duzue lasterketa hau eta! Sortu dugun plataforma berrian kilometroak, denbora eta igoera metatua sartu eta zuen ekintza erregistratua geratuko da. Behin izena emanda eta betiere, finkatutako epearen barruan, oinez zein korrika egindako kirol saio bakoitzaren datuak gehitzen ahalko dira. Beraz, norbaitek bere marka propioa hobetu nahiko balu, horretarako aukera izanen luke! Ez dago mugarik!

NORK PARTE HARTU DEZAKE?

Edizio birtual honetan edonork parte hartu dezake, eta gainera, dohakoa izanen da. Hala ere, garrantzitsua izanen da lasterketak dituen ezaugarriak ahalik eta zehatzen simulatzea, kilometroak eta igoera metatua ahal bezainbat errespetatuz.

NOIZ PARTE HARTU DAITEKE?

Kirol jarduerak martxoaren 27tik apirilaren 10era bitarte erregistratzen ahalko dira.

NOLA EGIN BEHAR DA ERREGISTROA?

Manttaleren web orrialdean prestatutako plataforma berrian norberak egindako jardueraren datuak sartu beharko dira. Horretarako, aldez aurretik izena eman beharko da. Jarduera erregistratzeko sartu beharreko datuak honako hauek izanen dira: kilometroak, igoera metatua eta denbora.

NON EGIN DEZAKET JARDUERA?

Antolakuntzak maratoi erdiko ibilbidea markatua utziko du 15 egunetan zehar jarduera Beran bertan egin nahi dutenentzat. Berara etorri ezin duzuenok, zuen herrian edo aukera duzuen lekuan egin dezakezue jarduera. Helburua, betiere, 9.3km // 400M+ edo 21.3 // 1300M+ erregistratzea izanen da, hau da, lasterketa ofizialeko ezaugarriak ahalik eta hobekien simulatzea.

SAILKAPENIK EGONGO AL DA?

Edizio birtual honetan ez da sailkapenik egonen. Baina, parte hartu duten korrikalari guztiekin zerrenda ezberdinak osatuko dira. Zerrenda nagusian, lasterketa ofizialeko ezaugarriak betetzen dituzten kirolariak agertuko dira. Bigarren zerrenda batean, lasterketa ofizialeko ezaugarriak bete ez dituzten korrikalariak izanen dira. Hirugarren zerrendan, aldiz, saioa oinez egin dutenen izenekin osatuko da. Horrela, egindako jarduera guztiak jakinarazi eta denentzat eskuragarri izanen dira! Antolakuntzak ezarri dituen helburuak betetzen dituzten kirolari guztiek, antolatu dugun ZOZKETAN aukera gehiago izango dituzte! Baina, eskatutako helburuak lortzen ez dituzten kirolariak ere zozketan sartuko dira, nahiz eta aukera guttiago izanen dituzten.

SARIA ETA ZOZKETAK

Zozketatuko diren sariak honako hauek izanen dira: Martiko etxeak eskainitako produktuez osaturiko 10 lote eta ohiko lasterketan banatzen diren 10 kirol-kamiseta. Martikoren 8 lote eta 8 kirol-kamiseta, lasterketa ofizialeko ezaugarriak betetzen dituzten kirolarien artean zozketatuko dira! Eta beste Martikoko 2 lote eta 2 kirol-kamisetak, ondoko bi zerrendetan diren parte-hartzaileen artean zozketatuko dira!

ETA HELBURUA LORTZEN EZ BADUT?

Parte-hartzea ahalik eta handiena izatea nahi dugunez, berdin du ez badituzu eskatutako kilometroak edota igoera metatua lortzen. Erregistratu egin duzun jarduera. Plataformak onartu egingo du! Eta ez ahaztu, erregistratzen duzuen momentuan, zozketan sartuko zarete!